Al Bahar dorreen fatxadaren funtzionamendua

Al Bahar dorreak Abu Dhabiko bi etxe orratz txiki dira. 25 solairu dituzte (bulego-erabilera), eta fatxadan duten eguzki-babesagatik nabarmentzen dira: sareta teknologiko moduko bat da, eta elementu mugikorrak ditu; islamiar arkitektura tradizionalean (mashrabiya) inspiratuta dago. Babes horrek triangelu-formako diseinu modularra du, eta eguzkiaren eragina kontrolatzeko gai den teknologia. Izan ere, fatxadako 1.000 elementuak eguzkiaren kokapenaren arabera tolestarazten ditu, argi gehiago edo gutxiagori igarotzen uzteko.

 

Saretak Al Bahar dorreetan

Pantaila hori errezel-hormaren fatxadaren kanpoan (iparraldeko aurpegian izan ezik) jarritako egitura bat da, eta eraikin bakoitzak jasotzen duen eguzki-erradiazio handia murrizteko aukera ematen du. Informatikoki kontrolatzen da, eta erantzuna leun eta isila da, hari itsatsitako triangelu-formako panelak mugitzen dituen sistema hidrauliko baten bidezkoa. Eguzkitakoaren moduan mugitzen da ia-ia, bideoan ikus daitekeenez.

Aedas Kanpoko esteka taldeak egin zituen Al Bahar dorreak.

Al Bahar dorreek CTBUH-ren (Council in Tall Buildings and Urban Habitat) berrikuntza-saria jaso zuten Urteko Sarien hamaikagarren edizioan, 2012an Kanpoko esteka. Sari horietan bertan, “Ekialde Ertaineko eta Afrikako etxe orratz onenak” kategoriako finalista izan zen.

Eraikalen, Panel transpiragarriak (eguzki-arkitektura pasiboa) Kanpoko esteka, Sung arkitektoak Hego Kaliforniako Unibertsitateko (USC) irakasle elkartuak asmatutako panelei buruzko berria argitaratu zen. Panel hauek manganeso eta nikelezko laminazio bat, termostatoetan, maiz erabiltzen dituzte. Bi metalek dilatazio termikoko koefiziente desberdina dute; beraz panel laminatuak deformatu egiten dira, tenperatura aldatu ahala. Alegia, panel termobimetalek inolako energiarik gabe erreakziona dezakete, beren propietateen eta ingurune-tenperaturaren eraginez. Panelak ireki eta itxi egiten dira, eta, hala, argia eta beroa kontrolatzen dituzte, indar mekaniko baten laguntzarik gabe (izan motor elektriko baten bidez, izan giza esku-hartzearen bidez).

Iturriak: IS-Arquitectura Kanpoko esteka, 2012/12/18, IS-Arquitectura Kanpoko esteka eta Council on Tall Building and Urban Habitat Kanpoko esteka

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Proiektuak and tagged , , . Bookmark the permalink.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *