Ekoeraginkortasuna Euskal Enpresan 2010-2014. 1. Lerroa. Lankidetza-proiektuak, ingurumena lehiakortasun faktore bezala bultzatzeko. 2012

Ihobe Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak 24 proiektu ekoeraginkorren gauzapena bultzatu du euskal ETEen artean, garapen-agentzien, elkarte industrialen eta klusterren lankidetzarekin. Proiektuak 2012an hasi ziren, eta Ihoberen Ekoeraginkortasuna Euskal Enpresan Programak eta Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak Euskadiko ETEen arteko lankidetza-proiektuak bultzatzeko egindako diru-laguntza deialdiei esker Kanpoko esteka (2012/11/30ean itxita) gauzatu ahal izango dira.

Deialdi honen informazio gehiago, Ihoberen web orrian Kanpoko esteka.

Bi proiektu-tipologia zehaztu ziren:

  • Sare proiektuak: ETE eta mikroETEen kopuru garrantzitsu batean ingurumen-etekina hobetzeko, bitarteko eragile baten lankidetzaz.
  • Talde proiektuak: enpresa-talde batek helburu komun bat lortzeko proiektuak. Helburua produkzio-prozesuaren edozein etapatara bideratu ahal izango da (diseinuaren fasea, produkzioa, logistika edo produktuen eta zerbitzuen salmenta), baita nazioartekotzeko, esportatzeko edo merkatu berriak irekitzeko ingurumen-oztopoak edo oztopo teknikoak gainditzera ere.

Programak 340.000 euroko aurrekontua zuen, eta mugak hauek ziren:

  1. Sare proiektuak: laguntzaren helburu diren gastuen % 100, gehienez ere 10.000 euro proiektuko.
  2. Talde proiektuak: laguntzaren helburu diren gastuen % 75, gehienez ere 15.000 euro proiektuko.

Bitarteko eragile bakoitzeko emango den gehienezko finantzaketa inoiz ez da 25.000 €-tik gorakoa izango.

Albistearen iturrian, diruz lagundutako proiektuen izenak jaitsi daitezke, bai 2012ko Taldekoak, bai 2012ko Sarekoak. 2012ko Talde proiektuen artean, helburuekin edo bertako eragileen parte-hartzearekin zerikusia duten proiektu hauek dira nabarmentzekoak Eraikalen:

  • Ave-Bie Kanpoko esteka – Hondeamakinen Gidarien Bizkaiko Elkartea: ingurumen- eta lehiakortasun-adierazleen benchmarkinga.
  • Ascobi-Bieba Kanpoko esteka – Bizkaiko Eraikuntza Enpresen eta Sustatzaileen Elkartea: obren jasangarritasuna kudeatzeko eraikuntza jasangarriaren gida.
  • Eraikune Kanpoko esteka – Eraikuntzaren Euskadiko Clusterra: jasangarritasuna euskal eraikuntza nazioartekotzeko (hiriak, eraikinak eta materialak).

Iturria: Ihobe Kanpoko esteka, 2013/01/10

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Programak eta deialdiak and tagged . Bookmark the permalink.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *