Eraikinetan kalkulu termikoak egiteko eskuliburu praktikoa

Instalazio termikoak (ur beroaren eta bero eta hotzaren hornitzaileak) eraikinetako energia-kontsumoaren zati handienaren erantzuleak dira. Energiarekiko mendekotasunak eta energiaren kostuak egun sortzen duten kezka dela eta, energia-kontsumoa nabarmendu eta kontrolatu nahi dute administrazioek, eraikinen energia-ziurtagiriaren eta ziurtagirian jasotako energia-eskakizunen bidez.

Egun kalkulu termikoak egiteko ditugun programak konplexuak dira, eta denbora handia eskatzen dio eraikin baten kalkulu termikoa egin nahi duen profesional bati. Horrenbestez, faltan botatzen da, egituren kalkuluak egiteko kasuan gertatzen den moduan, eraikinaren kalkulu termikoaren lehen hurbilketa azkar eta sinplea egiteko metodoa, behin betiko kalkulua egin aurretik, birgaitze energetikoaren balizko irtenbideak gutxi gorabehera ikusteko, eta, gero, adibidez, eraikinaren jabeari gutxi gorabeherako lehen eskaintza egiteko.

Hori dela eta, eraikinetako energia-kontsumoaren hurbilketa bat izateko sortu da eskuliburu hau. Ez du emaitza zehatza ematen, eta kalkulua egiteko ahalik eta denbora gutxiena hartzen da. Burua benetan garrantzitsua denetik urruntzen duten kalkulu-programa konplexuak erabili aurreko urratsa izango da: zer eta zergatik kalkulatzen ari garen ulertzea.

Eskuliburu honetako edukiak modu praktiko eta sinplean azaldu dira, eta adibide ugari eman. Kasu praktiko bat ere jaso da, eta familia bakarreko etxebizitza baten hileko energia-balantzea jasotzen du.

Dokumentuaren edukiak:

  • Eraikina energia-sistema gisa.
  • Erosotasun higrotermikoa eta barne-irabazien kalkulua.
  • Kanpo-baldintzak eta eguzki-erradiazioaren bidezko irabazien kalkulua.
  • Eraikinetako bero-transferentzien oinarrizko teoria; transmisio bidezko galeren kalkulua eta muga-balioak.
  • Aireztapenaren ondoriozko galeren edo irabazien kalkulua.
  • Eraikinaren balantze termikoa. Eraikinetako instalazio termikoak.
  • Kasu praktikoa.
  • Lege-erreferentziak.

Dokumentua Eraikuntzaren Lan Fundazioaren liburu-dendan eros daiteke Kanpoko esteka.

Iturria: Eraikuntzaren Lan Fundazioa Kanpoko esteka, 2013/01/17

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *