Higiezinen balorazioen sektoreko Tinsa
konpainiak etxebizitzen kalitate-ziurtagiri berri bat (Certify zigilua) merkaturatu du. Higiezinaren azterketa osoaren ondoren egiten du sailkapena Tinsako arkitekto batek. Guztira, 200 alderdi baino gehiago aztertzen ditu, guztiak ere etxearen ezaugarriekin, materialen kalitatearekin, kontserbazioarekin eta etxe-ingurunearekin lotuak. Ziurtagiri berri horrek are konfiantza handiagoa ematen du etxeren bat erosi, saldu edo alokatu behar denerako. Tinsaren dendan
dago eskuragarri zigilu berria. Ikuskapena egin eta handik 48 ordura, beranduenera ere, egiten eta entregatzen du ziurtagiria Tinsak
. Ziurtagiri horri buruz Tinsaren dendan ageri den informazioaren arabera, 90 euro du prezioa zerbitzuak.
Balorazioak (A,B, C, D, E) esleitzen dizkie zigiluak azterketako alderdi guztiei: kalitate fisikoari, kontserbazioari eta inguruneari.
Hortaz, Certify tresnak gardentasuna dakarkie saleroste- eta alokatze-prozesuei, hirugarren independente eta aditu baten egiaztapenaren bitartez, higiezinen kalitate, ezaugarri eta kontserbazioari dagokienez.
Azken batean, Certify zigiluak konfiantza-elementu bat gehitzen die higiezinen transakzioei, eta, hartara, saltzaileak (edo alokatzaileak) elementu bereizgarri bat eransten dio transakzioari; erosleak (edo maizterrak), berriz, erosi edo alokatu behar duen etxeari buruzko ziurtasun handiagoa jasotzen du.
Hona zer dioen Álvaro J. Martín Roperok, Tinsako zuzendari komertzial nagusiak: “Profesional-talde bikaina dugu alor horretan. Horiei eta Espainia osoan ditugun 1.200 arkitektoei esker, Certify eta antzeko produktuak egiten ditugu”. Beste hau ere badio: “Certifyk arrakasta izango duelakoan nago. Etxeko merkaturako produktu berri bat merkaturatu du, bada, Tinsak. Zenbait aditu independentek egindako azterketa baten arabera, higiezinen sektoreari gardentasuna bermatzen dio produktuak eta baldintzak hobetu; horrez gain, higiezinak erosteko edo alokatzeko eragiketak errazten dituen elementu osagarri bat eskaintzen du”.
Bi formatutan eskaintzen da Certify (Tinsa): Certify (oinarrizko sailkapena) eta, laster, Certify Pro, zeinak, higiezinaren kalitate-ziurtagiriaz gain, etxebizitzari buruzko dokumentazio grafikoa, planoak eta teknikariak egindako azterketari buruzko informazioa ere ematen duen, inguruneari buruzko berariazko informazioarekin batera.
Egiaztagiri tipo batekin batera, erabiltzen den metodologiaren parte bat ere ikusgai dago agirian.
Hitzarmena fotocasa.es-ekin
Tinsak fotocasa.es higiezinen atariarekin sinatu duen hitzarmena dela medio, Certify kalitate-zigilua baldintza bereziekin eskainiko die fotocasa.es-ek bere bezeroei. Horri esker, atari horretan etxeak eskaintzen edo eskatzen dituztenek Certifyren berme gehigarria izango dute.
Bat etorri dira eraikitzaileak eta arkitektoak
: biek eskatu dute etxebizitzarako kalitate-ziurtagiri bat edo eraikinen oinarrizko zigilu bat.
Nahasketa handia dago, izan ere, eraikuntzako ziurtagiriak eta zigiluak direla eta.
- Lehendik dauden eraikinetan energia-eraginkortasunaren ziurtagiria
martxan jartzeke dago oraindik. Higiezinak erosi, saldu eta alokatzeko eskatuko da laster ziurtagiri hori.
- Eraikalen, eraikuntzakokalitate-zigilueiburuzkoondorengoberriakargitaratudira:
- Asece, eraikuntzarako kalitaterako espainiar elkartea
, Asece kalitate-zigiluari buruzkoa;
- Kalitate-marka bat da PdC, KalitateProfila
, borondatezkoa, Valentziako Eraikuntzaren Institutuak sortua. Eraikinen kalitate-mailak ebaluatzeko eta sailkatzeko erabiltzen da. Birgaitze-lanen Kalitate Profilaren proiektu Gida
, berriz, etxebizitza-eraikinen birgaitze-lanak ebaluatzeko jarraibide teknikoa da. Borondatezko ezaugarri hori Birgaitze-lanen Kalitate Profila eskuratzeko baliagarria da, ingurune fisikorako irisgarritasuna, energia-aurrezpena eta baliabide naturalen erabilera jasangarria irizpide direla betiere.
- Asece, eraikuntzarako kalitaterako espainiar elkartea
- Horiez gain, jasangarritasun-ziurtagiriak ere hor daude. Ikus albiste honetan: IC-Eraikin Jasangarria ziurtagiria Txileko eraikin publikoentzat
eta han aipatzen direnetan.
Iturria: Higiezinen Behatokia , 2013/01/24