Txileko Eraikinetarako Perdoien Gidaliburua berrikusteko prozesua

Txileko Eraikuntza Ganberako Garapen Teknologikoko Korporazioak, CDT-k Kanpoko esteka, “Eraikinetarako Perdoien Gidaliburua” dokumentuaren 2013ko bertsioa publikoki kontsultatzeko prozesua hasi du, eta 2013ko martxoaren 8ra arte luzatuko da.

Kontsulta publikoko prozesu hori sektoreko profesionalei zuzenduta dago, eta dokumentuari oharrak eta iruzkinak egitea du helburu.

Albistearen iturrian, dokumentuaren zirriborroa eta oharren orria deskargatu daitezke.

Dokumentua, oraingoz zirriborro bat izan arren, obrako kalitate-kontrola egitean, higiezin bat jasotzean edo, besterik gabe, etxebizitza berrikustean kontuan hartzeko moduko gida bat da.

2009ko urtarrilean, “Eraikinetarako Perdoien Gidaliburua”-ren lehenengo bertsioa argitaratu zuen Garapen Teknologikoko Korporazioak. Hainbat eta hainbat eraikuntza-enpresak Korporazioari azaldutako kezkaren ondorio da ahalegin hau, eta dokumentu tekniko bat egitea izan du helburu, merkatuan erabiltzen diren jardunbide onenetatik datozen perdoi-balioak zehaztu eta prozesuei eta produktuei onespena emateko. Lehenengo argitalpen hori argitaratu eta lau urtera, dokumentu hau erreferentzia eta kontsulta-baliabide garrantzitsu bilakatu da eraikuntza-prozesuetako eta -lanetako partidetan onargarriak diren perdoiei dagokienez.

Lehenengo bertsioan adierazi zenez, aldeak ados jar daitezen –gaiarekiko ikuspuntu desberdinak dituzte, izan ere–, eskaintzaileak lan handia egin behar du, eskainitako produktuaren zehaztapenetan adierazi gabeko itxaropenak ase behar baititu. Horrek garrantzi berezia du higiezinen merkatuan, azken erabiltzaileak bere ikuspuntuarekin bat datorren bizi-irtenbide bat bilatzen baitu, eta, batzuetan, ez ditu ulertzen haren eskura jartzen diren planoetako edo dokumentuetako zehaztapen teknikoak.

Hala, duela urte batzuk sektoreko profesional-talde batek landu zuen hark garrantzi eta zentzu berezia izaten jarraitzen du, batez ere aurrerapen teknologikoak, material berriak eta eskakizun handiagoak (bai araudiaren ikuspuntutik, bai bezeroen edo azken erabiltzaileenetik) kontuan hartuta.

Iturria: Econstruccion Kanpoko esteka, 2013/01/24

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Dokumentuak, Kalitate-kontrola obretan and tagged . Bookmark the permalink.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *