Barneko sute handi batean suak zer portaera duen aztertzeko saiakuntza Murtzian

Jaengo Unibertsitateko (UJA) Fluidoen Mekanika arloko Kanpoko esteka, Comillaseko Pontifize Unibertsitateko (ICAI) Ikerketa Teknologikoko Institutuko (IIT) Kanpoko esteka eta Murtziako Eskualdeko Metalaren Teknologia Zentroko Suaren Unitateko Kanpoko esteka ikertzaileek, JVVA Fire and Risk Kanpoko esteka ingeniaritza-aholkularitzaren laguntzaz, sute-saiakuntzak egin dituzte atrium motako barruti handietan, eskala errealean, eta zazpi metro baino gehiagoko sugarra sortu da. Saiakuntza Murtziako Metalaren Teknologia Zentroko Suaren Nabean egin zuten, urtarrilaren 29an eta 30ean.

Atrium motako eraikinak elementu arrunt bihurtu dira eraikuntza modernoetan eta azpiegitura berezi eta ospetsuetan; esaterako, hoteletan, merkataritza-guneetan, bulego-blokeetan, garraio publikoko geltokietan, aireportuetako terminaletan eta auditoriumetan.

Espazio ireki handi horien berezitasuna dela eta, suteren bat egonez gero, sua eta kea eraikin osoan zehar barreia daitezke, ez baitago hori galaraziko duen oztopo arkitektonikorik. Hala, bertan daudenen bizia arriskuan jartzen da, eta barruti konbentzional txikiagoetan suteen kontra borrokatzeko erabiltzen diren babes-teknikak eta -protokoloak ezdeusak dira, eta ez dira batere eraginkorrak.

Esperimentu honen helburuak alderdi hauek zehaztea dira: suteak eragindako keak zer mugimendu duen; zer eraginkortasun duten kea kanporatzeko sistemek hainbat aireztapen-estrategia erabiliz gero, esaterako, aireztapen behartu jarraitua eta aldakorra, aireztapen naturala, edo aireztapen-sareten kokapena eta tamainak.

Horretarako, barne-baldintzak neurtu eta aztertuko dira, bai eragindako tenperatura-eremuari dagozkionak, bai mota horretako eraikinetan daudenentzat arriskutsuak diren gasen pilaketari dagozkionak, eta doitasun handiko eta goi-mailako teknologiako tresnak erabiliko dira; esaterako, Australiako Xtralis enpresaren xurgapen-detektagailuak edo Sodecaren fluxu aldakorreko erauzgailuak.

Halako esperimentu bakarra da Europan, proba egiteko eskala errealeko instalazioa erabili delako, 20 m x 20 m x 20 m tamainakoa.

Proiektuaren helburua da esperimentuetan oinarritutako zenbakizko simulazio-eredu berria lortzea, sutearen ondorioz sortutako gas-geruzaren portaeraren parametroak zehazten laguntzeko. Hala, suteen kontrako babes-sistemen eraginkortasuna optimizatu ahal izango da.

Azterketa horren bidez, ondorio orokorrak lortuko dira, eta instalazioak suteen kontra diseinatzeko gomendioak eta irizpideak proposatu. Suteen kontrako ingeniaritzaren nazioarteko komunitateari ere ekarpen handia egingo dio, eta, azken batean, bizitza gehiago salbatzen lagunduko du.

Informazio gehiago, La Verdaden berrian dagoen bideoan Kanpoko esteka.

Iturria: Metalaren Teknologia Zentroa Kanpoko esteka, 2013/01/28

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in I+D Proiektuak and tagged , , . Bookmark the permalink.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *