CA2D, zurezko egiturazko eraikuntza-sistema, hainbat solairutako eraikinetarako

CA2D zurezko sistema modular industrializatu bat da, lau solairurainoko eraikinetarako egokia –edukiontzi estandarretan garraia daiteke–, baina, teknikoki, garaiera handiagoko proiektuetan ere erabil daiteke.

Ohiko eraikuntzan egiten denaz bestela, garaieran eraikuntza zurruna egiteko aukera ematen duen kontzeptu berri batetik abiatzen da CA2D sistema: inguratzailea tailerrean egin daiteke osorik, eta, hala, ez da eraikinaren fatxadan lanik egin behar obran bertan, eta aldamio eta bitarteko osagarrien gastua aurrezten da.

Hori egin daiteke bertikalean jartzen diren nukleo nagusi batzuekin eginda dagoelako, eta, hala, ez dagoelako loturarik etxebizitza baten lau solairuetan. Sostengu-nukleo horietan oinarritzen dira forjatuak, eta, azkenik, forjatu horien gainean, fatxadak esekitzen dira. Sostengu-nukleoek dituzte, besteak beste, instalazioen zatiak, eta, haiek ere, neurri handi batean, tailerrean egiten dira.

Garapen-fasean dago oraindik sistema hau, eta zurezko egiturekin eraikuntza industrializatuak egiten espezialista den Arquima Kanpoko esteka enpresak garatu du, Francesc Guardia i Riera arkitektura-bulegoaren eta Finsa Kanpoko esteka enpresaren lankidetzaz. Azken horrek “Superpan Tech” taula teknikoa Kanpoko esteka jarri du etxebizitza kolektiboaren prototipo bat eraikitzeko.

Sistema modularra hauek mihiztatuta osatzen da:

  • Sostengu-egitura hartzen duten sei elementu bertikal.
  • Hamabi elementu horizontal, forjatuak.
  • Kanpoko perimetro-itxituraren hiru elementu.
  • Barruko perimetro-itxituraren hiru elementu.

“Superpan Tech” zurezko irtenbidea tarteko solairuetan eta estalkiaren azpiko solairuetan erabili da. Dentsitate handiko propietate fisiko-mekanikoak ditu, eta isolatzeko gaitasuna, eta zoru teknikorako euskarri moduan baliatu dira bi propietate horiek; flexioarekiko erresistentzia mekanikoari eta malgutasun-modulu handiari esker, “aglomeratuetako irtenbide tradizionalak baino meheagoak” erabiliz, karga-egoerak jasan ditzake prototipoak, azaldu du proiektuaren garapenean parte hartzen ari den Francesc Guardia i Riera arkitektoak. Ezaugarri horiei haiek bezain garrantzitsua den beste bat gehitu behar zaie, muntatzeko erraztasuna: “mihiztatutako piezei esker, azkar eta erraz muntatzen da, eta bikaina da akoplamendua”, adierazi du Guardiak.

Estalkiaren azpian erabiltzean, forjatuetako habexkak txarrantxatzeko aukera ematen du “Superpan Tech” sistemak, taula bakar honekin ordeztuz taula aglomeratuak eta ohiko taulak erabiltzen dituzten irtenbideak; taula gehigarri horiek OSB (Oriented Strand Board) edo kontratxapatua dira, besteak beste. Horri esker, sinplifikatu egin da eraikuntza, eta, horrenbestez, denbora eta kostuak aurreztu dira. “Zurezko irtenbide sinple bat dugu, taula bat soilik dena”, nabarmendu du Jose Antonio González ingeniariak (Arquimako zuzendari teknikoak). Bestalde, “haren egiturazko gaitasun hidrofugoari esker, giro hezeetan erabil daiteke barrualdean, eta hori funtsezko ezaugarria da estalkiaren azpian erabili ahal izateko”, erantsi du.

Proiektua erabat garatuta dago teknikoki, eta Sant Andreu de la Barcako Udalak lagatako hiri-orube batean ari dira prototipoa eraikitzen. Prototipoaren funtzio nagusia da eraikuntza-sistema ITECen bidez ziurtatu ahal izatea, eta administrazioek, arkitektoek, ingeniariek eta komunikabideek bisitatu ahal izatea. Eraikuntza-sistema berria denez, bereziki garrantzitsua da prototipoa, administrazio publikoko enpresa nagusiei sistemaren funtzionamendua edozein proiektu publiko esleitu aurretik erakutsi ahal izateko modu onena baita. Zehazki, 9 x 7,2 metroko oina eta 9 metroko garaiera duen elementu modular bat eraikitzen ari dira, eta 3 etxebizitza-unitate minimo ditu (3 solairu). Oinarrizko modulu horrek egiturazko pilastrak ditu, eta, kokapenaren eta espazioaren osaeraren arabera, eraikin-tipologia bat edo beste lortzen da. Adibidez, pilastrak mehelinera badoaz, nukleo hezeak izanik, etxebizitzen ohiko oina lortuko litzateke; pilastrak fatxadan jarriz gero, berriz, eraikin publikoaren tipologia (eskola, bulegoak, herritar-zentroa) izango genuke. Prototipoaren eraikuntzari buruzko berri hau 2012aren hasierakoa Kanpoko esteka bada ere, ez da hura gauzatu izanari buruzko geroagoko berririk.

Proiektu hau Kataluniako Generalitatearen diru-laguntza bati, Arquima estudioaren funts propioei eta hornitzaile nagusien material-hornidurari esker finantzatu dute.

CA2D sistemari buruzko informazio gehiago, Arquimaren web-orrian Kanpoko esteka. Web-orri horretan, bi fitxategi deskargatu daitezke: sistemaren proposamen teknikoa eta prototipoaren definizioa.

2012ko maiatza bitarte, Eraikalen jasotako etxe aurrefabrikatu, modular eta industrializatuen laburpenean Kanpoko esteka, Arquimaren CAD2 sistema aipatu zen, beraz, sistema orain dela zenbait hilabete diseinatuta dago.

Eraikalen, Bizitegi-eraikuntza kolektiborako egurrezko eraikuntza-sistema industrializatu bat garatzeko egitasmoa Kanpoko esteka Bizkaiko Egoin enpresari buruzko berria jaso zen.

Iturria: Construarea.com Kanpoko esteka, 2013/01/31

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Industrializazioa and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *