Extremadurako arkitekto batek “Ganchufo” asmatu du, esekitokia duen entxufe-oinarria, lanparak erraz esekitzeko

Ganchufo produktua berrikuntza bat da merkatuan, Luis Sartorius Kanpoko esteka arkitektoak Gema Correa kazetariaren laguntzaz asmatua. Duela hiru urte sortu zen ekimena, eta, inbertitzaile-talde pribatu baten laguntzaz, sozietate mugatu bihurtu zen 2012ko maiatzean.

Entxufe-oinarri bat da, esekigailua eta edergailua ere badituena. Eraikuntzako hobekuntza bat da, obra-akaberak seguruagoak, estetikoagoak, apaingarriagoak, sinpleagoak eta eraginkorragoak izan daitezen, eta oso erosoa da erabiltzailearentzat.

2012an, Espainiako Arkitektoen Goi Kontseiluak, Vetecok eta IFEMAk Eraikuntzaren Nazioarteko Astean aurkezteko aukeratu zuten, Arkitektura positiboan erakusketan. Arkitekturako eta eraikuntzako 2012ko NAN sarietarako izendapena ere jaso du.

Asmakari hau, diseinatu duen arkitektoak adierazi duenez, «unibertsala» da, «munduko herrialde guztietako» entxufe-oinarrietara «egokitu» baitaiteke; horrenbestez, arkitektoaren eta Gema Correaren helburua da «munduko etxe guztietara» iristea, bai eta «denborarekin, obrako aurrekontu-partida bat izatea» ere. Ganchufo SLk epe laburrera duen helburua produktua nazioartekotzea da, hala eskatzen baitu merkatuaren eskariak, ez soilik segurua delako, baita erosoa eta merkea delako ere.

Ganchufo Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoan erregistratuta dago, U 200900381 zenbakiko Erabilera Modeloarekin, 2009ko otsailaren 13an; argitalpen-zenbakia 1 069 763 du, eta Erkidegoko Eredua, 001636 028 0001-0004.

Informazio gehiago Ganchufo produktuaren web-orrian Kanpoko esteka.

Bideo honetan, Ganchufo produktuaren aurkezpena ikus daiteke, Luis Sartorius asmatzaileak egina.

Iturria: Extermadura de hoy Kanpoko esteka, 2012/05/01

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Patenteak, Produktu berriak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *