Ingurumenari dagokionez jasangarriak diren industria-eraikuntzak eraikitzeko gida, Mediterraneoko eskualdeei aplika dakiekeena (ingelesez)

Hau da gidaren jatorrizko izenburua: MEID guide for the construction of environmentally sustainable industrial buildings.

MEID proiektu europarrak aukera ematen du Ihobe-Sprilurren “Ingurumenari dagokionez jasangarriak diren industria-eraikinak egiteko gida” Mediterraneoko eskualdeetara egokitzeko.

MEID Kanpoko esteka (Mediterranean Eco Industrial Development) proiektuak Mediterraneoko eskualdeetan industrialde jasangarriak planifikatzeko, eraikitzeko eta kudeatzeko eredu bat sortzea du helburu nagusi. Eredu horrek hobetu egin nahi ditu agintari eskudunen ahalmenak eta erabaki-tresnak eskualde-mailako eta eskualde arteko industria-estrategietan soluzio jasangarriak sartzeko. MEID proiektuari buruzko informazio gehiago, haren gaztelaniazko liburuxkan Kanpoko esteka.

Euskadi da MEID proiektu europarrean parte hartzen duten eskualdeetako bat, eta herrialde hauetako beste eskualde batzuek ere hartzen dute parte: Frantzia, Italia, Malta, Espainia, Grezia eta Bosnia-Herzegovina. Proiektu hori MED programa europarrean Kanpoko esteka sartzen da —Europako Batzordeak lurralde-lankidetza sustatzeko finantzatua da programa hori—.

Ihobek eta Sprilurrek 2009an egin zuten “Ingurumenari dagokionez jasangarriak diren industria-eraikinak egiteko gida” Mediterraneoko industria-eraikinen jasangarritasuna bultzatzeko jardunbide egoki eta adibide erabilgarri gisa hautatu zuten proiektuko kideek. Gida horretan, industria-eraikinei eta -azalerei beren bizi-ziklo osoan aplika dakizkiekeen 88 neurri jasotzen dira —barne hartzen dituzte bai eraikuntza-materialak, bai eraikuntza-prozesua eta energia eta beste baliabide natural batzuk kontsumitzeko alderdi garrantzitsuak; besteak beste, eraikuntza erabiltzearen faseari lotutakoak—. Neurri horiei esker, industria-eraikinak jasangarriak dira ingurumenari dagokionez, kalitatea gutxitu gabe eta azken erabiltzailearentzako prestaziorik edo funtzionaltasunik galdu gabe.

Proiektuan, Mediterraneoko ingurunera egokitu da gida hori, Ihoberen eta Sprilurren aurretiko baimenarekin eta oniritziarekin. Horretarako, bertsio laburrago bat egin da, ingelesera itzuli da eta Mediterraneoko eskualdeetako errealitatera egokitu da. Horrez gain, Mediterraneoko berezitasunak ezagutzen dituzten hainbat adituri kontsulta egin zaie, eta 88 neurriak aztertu dituzte beren eskualdearen ikuspuntutik.

Hasieran Euskadirako egin zen gida hori egokitzeari esker, esparru handiago baterako balioko du, eta espero da baliagarria izatea Mediterraneoko beste eskualde batzuetarako.

MEID proiektuaren esteka honetan Kanpoko esteka lor daiteke gida.

MEID proiektuaren webgunean, proiektuaren emaitza eta entregagai guztiak daude eskura Kanpoko esteka.

“Eraikuntza iraunkorrerako gidak. Eraikin Industriala (2012)” gida Kanpoko esteka, IHOBEren web orrian eskuragarri dago.

Eraikin industrialen jasangarritasunarekin lotuta, Eraikalen, “Green Enterprise Parks (GEP) zigilua, industrialdeen eta hango enpresen jasangarritasunaren ziurtagiria” Kanpoko esteka berria argitaratu zen: ziurtagiria lortzeko eskubideen eta metodologiaren enpresa jabea EPDG (Enterprise Parks Development Group) da. EPDGk eta Gasteizko Udalak hitzarmen bat sinatu dute, eta enpresak “Enpresen eta industrialdeen jasangarritasun-azterketa” egingo du GEP ziurtagiria aplikatzeko.

Iturria: Eraikal, 2012/01/28

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa, I+D Proiektuak, Programak eta deialdiak and tagged . Bookmark the permalink.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *