ICE-WISH proiektua, Europako etxebizitza sozialen energia-eraginkortasunerako

Bilboko Udal Etxebizitzak partaide duen Europako ICE-WISH proiektuaren helburua da Europa osoko etxebizitza sozialetan egungo energia- eta ur-kontsumoak % 20 murriztea. ICE-WISH proiektuaren % 50 EBk finantzatzen du, eta Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKTen) erabilera sustatzen du etxebizitza sozialetan, energia-eraginkortasuna eta kontsumo-aurrezkia sustatzeko. Horretarako, proiektu pilotuak abian jartzen ditu, herritarren parte-hartzearekin.

ICE-WISH proiektua urtebeteko segimendua egiten ari da, aldi berean, Europako hamar herrialdetako 300 etxebizitza sozialetan, energia- eta ur-kontsumoa murrizten zer IKT irtenbide eskuragarri eta merkek lagun dezaketen jakiteko, alderatzeko eta erakusteko. Bilboren kasuan, Atxuriko eta Urizar Dorreko Udal Etxebizitzen 30 maizterreko bi talderekin lanean ari dira.

IKT horien bidez, etxebizitzetako telebista-pantailetan ikusi ahal izango dira eguneko, asteko eta hileko kontsumoak, denbora errealean eta erraz asko. Hala, etxebizitza sozialetako energiaren erabilera eraginkor eta jasangarrienaren informazioa jaso, gai horri buruz sentsibilizatu eta helburua lortu ahal izango da, maizterren bizi-kalitatean eta ongizatean eragin negatiborik izan gabe. Ekipo teknikoa Bilbon izan denean, bisitak egin ditu, teknologia zer etxebizitzatan ezarri den aztertzeko; aurrerapena ere ebaluatu du, eta bilerak egin ditu maizterrekin.

Europar Batasuneko Informazio eta Komunikazio Teknologikoen Politikak Babesteko Programako ICE-WISH proiektua 2011ko apirilean onartu zuen Europako Batzordeak, eta Bilboko Udal Etxebizitzak hartzen du parte proiektuan, beste hemezortzi bazkide dituen nazioarteko partzuergoan. Beste bazkideak Italia, Belgika, Bulgaria, Alemania, Grezia, Britainia Handia, Polonia, Herbehereak, Frantzia eta Danimarkakoak dira, eta horien artean, Europar Batasuneko herrialdeetako etxebizitza sozialen enpresak, unibertsitateak, estudioak eta enpresak nabarmentzen dira; esaterako, UPL eta Philips. Proiektuaren aurrekontu osoa hiru milioi eurokoa da. Emaitzek Europa osoko eskualdeetan aplikatu ahal izango diren ondorioak ematea espero da.

Instalazioen babesleak UPL eta Philips izango dira, proiektuko bazkide teknologikoak. Sistema urtebetez erabili ondoren, emaitzak alderatu ahal izango dira, eta Europako gainerako bazkideekin alderatzeko lehen ondorioak izango dituzte.

2011n jarri zen abian proiektua, eta 2014ko martxora arte jarraituko du.

Bilboko Udal Etxebizitzak hainbat ekimen ari da aurrera eramaten hiriko etxebizitzen parkearen energia jasangarritasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko. Hiri-garapen jasangarria lortzeko eta Bilbo eraldatzen laguntzeko neurrien artean, hauek nabarmentzen dira: energia aurrezteko neurri aktibo eta pasiboak sustatzea; energia berriztagarrien erabilera; hondakinak kudeatzeko azterketak; energia-ikuskaritzak; energia berriztagarriak erabiltzeko azterketa (biomasa eta eguzki-panelak, esaterako), eta irisgarritasun-faktoretzat jartzea igogailua. Eraikalen, adibidez, Bilboko Udal Etxebizitzak (UE) eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) lankidetza-hitzarmena sinatu dutela iragarri da, Eusko Jaurlaritzako Eraikuntza Kalitatearen Kontrolerako Laborategiko (EKKL) Termika Arloa ere partaide dela Kanpoko esteka. Horrez gainera, gai horri buruz kontzientziatzeko hezkuntza-programak abian jarri ditu; esaterako, Etxebizitza Berdeak programa Kanpoko esteka. Programa horren helburua da etxebizitzetan bizi den jendea beren ohiturei eta egunero hartzen dituzten erabakien ingurumen-eraginari buruz sentsibilizatzea, eta horri buruzko informazioa ematea, baita proiektu estrategiko berriak sustatzea ere.

Bilboko 354.071 biztanleetatik % 2,58 Bilboko Udal Etxebizitzak parkea osatzen duten 3.975 etxebizitzetan bizi da. 3.975 etxebizitza horiek hiriko etxebizitzen % 4 dira.

Informazio gehiago, ICE-WISH proiektuaren webgunean Kanpoko esteka.

Eraikalen 3e-houses proiektuaren emaitzak Kanpoko esteka berria argitaratu zen. Proiektuaren helburua zen etxebizitza-sektorean ahalik eta energia-aurrezki handiena lortzea. Teknologia berriak erabiliz, elektrizitatearen, uraren eta gasaren kontsumoak kalkulatu eta ikus daitezke denbora errealean, eta erabiltzaileari informazioa ematen dio, kontsumo hori kontrolatzeko eta txikitzeko erabakiak hartzeko. San Cugat del Valléseko (Bartzelona) hiru eraikinetan aplikatu da, 60 etxebizitzatan guztira. Proiektuak iraun duen 12 hilabeteetan, % 20 txikitu ahal izan dute energia-kontsumoa proiektuan parte hartu duten etxebizitzek.

“Erakusle” Kanpoko esteka etiketapean, energia aurrezten duten eraikin erakusgarrien zenbait proiektu aipatu dira.

Iturria: Inmodiario Kanpoko esteka, 2013/02/04

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in I+D Proiektuak and tagged , , , , . Bookmark the permalink.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *