Lauza biologikoak

Lehen-mailako energia-kontsumoa 2020rako urteko % 20 jaisteko Europako estrategiari jarraikiz, lauza organiko bat sortu dute Materialen Mekanikako Fraunhofer Institutuko (IWMH) ikertzaileek. Zeramikazko lauzak baino eraginkorragoak dira lauza horiek, baliabideei dagokienez, eta diseinu berriak, sormen handikoak egiteko aukera ere ematen dute. Azido polilaktikoz (PLA) egindako bioplastikoek gero eta hobeto jasaten dute beroa, eta tenperatuko altuko betetze-prozesuetan erabil daitezke jada, baita elikadura-industrian ere.

Baina, zerk bihurtzen ditu produktu biologiko? Lauzen osagaiak hauek dira: linazi-olioaren epoxi nahastea, zuntz naturalak eta diatomeo-lurra, diatomeo fosilduetatik eratortzen den materiala. Bitarteko biologikoetan oinarritutako lauza-sistemek, egoitza Hallen (Alemanian) duen IWMHk diseinatu dituenen modukoek, gehiago errespetatzen dute ingurumena, arinagoak dira, eta fabrikatzeko erabiltzen diren materialen propietateen eta fabrikazio-prozesuko materialen arabera, eraginkorragoak dira, baliabideen eta energiaren ikuspegitik, ohiko zeramikazkoekin alderatuta. «Konposatua ez da beira bezain gogorra, ezta epoxi konbentzionalak bezain hauskorra ere, baizik eta malgua eta xaflakorra. Ezaugarri horiei esker, errazagoa da haiekin lan egitea», azaldu zuen Andreas Krombholzek, IWMHko Konposatu Naturalen Saileko zientzialariak, material horren abantaila osagarriei buruz ari zela. Gainera, ikuspegi arkitektoniko berriei ere bide ematen die. Moldaketa-prozesuan, bezeroak nahi duen forma eman dakioke; adibidez, lauki-, triangelu- eta zirkulu-forma.

Kolorea eta formak ere nahierara eman dakizkieke. Diseinuari erreparatuta, lauza hauen beste abantailetako bat da nahasteari pigmentu fluoreszenteak gehi dakizkiokeela, eta argia igortzen duten lauzak sortu. Horrek adierazten du barrualdean nahiz kanpoaldean erabil daitezkeela, lurzoruetako eta hormetako gida argitu moduan. Eta biolauza berak sukalde eta bainugeletan jar daitezke, eta zoruak alikatatzeko erabili. Gainera, dirua aurreztuko dute bai ekoizleek bai kontsumitzaileek, lauzek zarata moteltzeko gaitasuna ere bai baitute, eta, horrenbestez, pauso bat gutxiago du produkzio-prozesuak.

Orain arte, zurruntasuna galtzen hasten ziren PLAk 60º C-ra iristean, eta, horrenbestez, ezin ziren tenperatura altuko prozesuetan erabili. Baina bioplastiko horrek beroa gero eta gehiago jasatea lortzeko modua aurkitu dute Polimeroei buruzko Ikerketa Aplikatuko Fraunhofer Kanpoko esteka Institutuko ikertzaileek. Johannes Ganster doktoreak, Polimeroei buruzko Ikerketa Aplikatuko Saileko zuzendariak, teknologia horren oinarri den printzipioa azaldu zuen: «Tenperatua altuetan PLA plastikoak egonkorragoak izan daitezen, L eta D laktiden osagai bereziekin osatutako konplexu estereoa sartu genuen. Elkarren osagarriak dira ezkerrera eta eskuinera biratzen diren molekula horiek, eta lotura egonkorragoak lortzen dituzte».

PLA duten biopolimeroen produkzioari ez dio eragiten petrolio-urritasunak (gero eta handiagoa)ak. Gainera, konpost bihur daitezke, eta bikainak dira birziklatzeko, azido laktikoan deskonposatzen baitira.

Iturria: La Flecha Kanpoko esteka, 2013/02/01

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in I+D Proiektuak, Produktu berriak and tagged , , , . Bookmark the permalink.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *