Europako CertEnt proiektua, eraikuntzako enpresaburuak egiaztatzeari eta kualifikatzeari buruzkoa

CertEnt Kanpoko esteka proiektuaren helburua da enpresarien ikaskuntza-emaitzen gardentasuna eta aintzatespena sustatzea Europako zenbait egiaztapen-sistemaren bidez.

Eraikuntzaren Lan Fundazioak (Fundación Laboral de la Construcción) parte hartzen du Europako CertEnt proiektuan eta Ecvet eta Ects egiaztapen-sistemak aplikatzean, eraikuntzaren sektoreko enpresaburuen ikaskuntzaren eta kualifikazioaren emaitzak egiaztatzeko.

Berrikuntza Garatzeko Leonardo da Vinci programaren zati da —Europako Batzordeak finantzatzen du programa—, eta sektorean lan egiten duten enpresaburuen gaitasunen gardentasuna eta aintzatespena sustatzea du helburu. Italiako, Frantziako, Espainiako, Alemaniako, Belgikako, Txipreko eta Greziako 14 erakundek hartzen dute parte.

Egiaztatu denez, gaitasun horiek ez daude definituta ez egiaztatuta EBko estatu askotan, eta hortik abiatu da proiektua. Hura garatzen joan ahala, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Kredituak Transferitzeko Europako Sistema (Ecvet) eta Goi Mailako Kredituak Transferitzeko Europako Sistema (Ects) aplikatu nahi dira. Tresna horiek lotura estua dute Kualifikazioen Europako Esparruarekin (EQF).

Proiektua Perugian (Italia) hasi zen, urriaren 19an. Bigarren bilera Liejan (Belgika) izango da hilaren 21ean eta 22an. Han, proiektuaren bigarren fasean lortutako emaitzak aztertuko dira. Fase horren helburua izan da enpresarien profilak definitzea, baita EQFn ezarritako mailekiko zer gaitasun-maila duten zehaztea ere.

Eraikuntzaren Lan Fundazioa Build Up Skills Spain proiektua, (Trebetasunen garapen espainiarra) Kanpoko esteka proiektuan parte hartzen du. Bere helburuetako bat kualifikazio profesionalei buruzko bide-orria definitzea da.

Iturria: Fundación Laboral de la Construcción Kanpoko esteka, 2013/02/07

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in I+D Proiektuak and tagged , , . Bookmark the permalink.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *