Adreiluak gatzgabetzeko tratamendu berriak industria-ondarea kontserbatzeko

Tratamendu berri bat probatuko da Vitoria-Gasteizeko La Azucarera eraikina estaltzen duten adreiluekin, eta helburuak bi dira: lortzen diren emaitzak aplikatuz Euskal Herriko industria-ondarea osatzen duten antzeko eraikinak kontserbatzea, eta adreiluak gatzgabetzeko sistema horren testa egitea. Ekimenaren bultzatzaileak Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritza eta Sprilur erakundea dira, azken hori SPRI Taldeko partaidea eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari atxikia. Sistema zientifiko hori bi enpresa hauek garatu dute: Geoartec Kanpoko esteka eta Teusa Kanpoko esteka.

Elkarlan horrek gatzgabetze-sistema berri bat aztertzea du helburu, Sprilurrek kudeatzen dituen eraikinen mantentze-lan prebentiboei begira. Gatzen erasoa ondareko eraikin historikoen elementuak gehien hondatzen dituen prozesuetako bat da. Mantentze-lanetarako teknika berri hau aztertzea baliagarria izango da gainazal handi eta kalteberak diagnostikatzeko eta horiek gatzgabetzeko prozesu bat prestatzeko Izan ere, ohiko gatzgabetze-prozesua eskuz egiten zen, eta horrenbestez, garestia eta motela zen. Gainera, gatzen tratamendu berrian ez da erabiltzen adreiluen berezko osagarriak kaltetzen dituen produktu kimikorik.

Industria-eraikin bereziak birgaitzeko eta lehengoratzeko duen konpromisoaren haritik datorkio Sprilurri, hain zuzen ere, industria-ondareko eraikuntzen mantentze-sistema berritzaileekiko interesa. Epe ertainean, hiriak lehengoratzeko prozesuei aplikatzen zaizkien I+G+b motako proba hauek onuragarriak dira eraikin bereziak zaintzeko, tratamendua merkatzeaz gain emaitza hobea eta iraunkorragoa lortzen baitute materialei dagokienez.

La Azucarera eraikina 1902an eraiki zen. 2000an, Sprilurrek zaharberritu egin zuen, eta harrezkero Euskal Herriko industria-ondarea osatzen du. Gaur egun, 40 lokal ditu, jarduera ekonomikoa garatzeko behar dituzten enpresen esku uzteko egokituak.

Iturria: Europapress Kanpoko esteka, 2013/02/07

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in I+D Proiektuak and tagged , , , . Bookmark the permalink.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *