Blox patentatuta dagoen eraikuntza-bloke bat da, eta energetikoki eraginkortzat eta ingurumena errespetatzen duen bloketzat definitzen da, egunkarietatik, telefono-gidetatik, loteria-txarteletatik eta papergintzaren lohietatik ateratako zelulosazko zuntzez (% 65) osatzen baita, zementuaz gainera, noski. Adobezko blokeen ohiko tamaina (25,4 x 35,56 x 10,16 cm) ere errespetatzen duen hormigoizko bloke bat da Blox, baina askotariko tamaina eta formatan fabrikatu daiteke. Ezaugarri berde horiek direla eta, LEED ziurtagirirako kredituak ematen ditu.
Fabrikatzailearen arabera, sua, ura, termitak, lizuna eta beste hainbat eraso jasaten ditu material honek, eta 354 km/h arteko haizeak ere jasan ditzakete halako blokeekin egindako hormek. R3.2 isolamendu-faktorea du lodiera hazbeteko.
Hormigoizko bloke ekologiko horiek Texaseko (AEB) Mason Greenstar markak egin ditu. Enpresaren web-orrian, Greenstar BLOX® produktuari buruzko informazio osagarria dago.
Eraikalen, paper-hondakinak eraikuntzan erabiltzeari buruz jasotako berriak honako hauek dira:
- Paper-hondakinekin egindako adreiluak
albistean adierazten zen Jaengo Unibertsitateko ikertzaileek paper-industriak sortzen dituen hondakinak eraikuntzan erabiltzen den material zeramikoan txertatu dituztela. Emaitza: eroankortasun termiko txikiko adreiluak. Beraz, isolatzaile onak dira, nahiz eta oraindik hobetzeko dagoen haien erresistentzia mekanikoa.
- Europako Innobite (INNOvative BIocomposiTEs) proiektua: gariaren lastoan eta paper birziklatuan oinarritutako biokonposite berriak eraikuntzarako
. Ikerketa bi ideiatan oinarritzen da: gariaren lastoaren frakzio inorganikoaren balorizazioa eta zelulosazko nanozuntzak (MFC) lortzea, paper birziklatutik abiatuz.
“Adreilu” etiketapean, Eraikalen zenbait adreilu-mota azaldu zira: arezkoak, sumendi-errautsezkoak eta hormigoizkoak.
Iturria: Blog IS Arquitectura , 2013/02/12