Pasa dan urteko urrian
Eraikalek bere web-orrian argitaratutako Arkitektura Teknikoaren jardun profesionalerako oinarrizko Gida, 2013ko urtarrilera indarrean dauden arauetara gaurkotu eta duela gutxi webean argitaratu da, 2.1 bertsioa izanik.
Elkargoak garatu zuen lan hau eta Eusko Jaurlaritzak diruz lagundu zuen Eraikalen bitartez (Euskal Autonomia Erkidegoko bizitegi-eraikuntzaren sektoreko enpresetan kalitatea kudeatzeko sistemak ezarri eta hobetzea sustatzeko, iraunkortasuna bultzatzeko eta berrikuntza indartzeko Programa). Gaurkotzen den gida eta jatorrizkoa, Eraikal-12 deialdikoak dira.
Gidaren hitzaurreak dioenez, “teknikariari nolabaiteko orientazio edo laguntza ematea da gure helburua, jarduera profesionala edozein izanda ere, dagokion erantzuna eman ahal diezaion. Horretarako, lan bakoitzak eduki beharko lituzkeen gutxieneko edukiak zeintzuk diren jasoko ditugu, hala nola, kasuan-kasuan aplikatu beharreko araudia, landutako gai bakoitzean sakondu ahal izateko kontsultarako ohiko dokumentazioen zerrenda eta, azkenik, zenbait tresna.»
Gida berriak aurreko bertsioaren egitura bera du. HTML formatuan aurkezten da, euskaraz nahiz gaztelaniaz, eta erraz egin daitezke kontsultak, eta erraz sartu araudietara edo erreferentziazko web-orrietara; osorik inprima daiteke, edo zati bat, eta nahi den atala pdf formatuan sortu. Beti dago aukera dokumentuaren jatorrizko egiturara itzultzeko, behealdeko ikonoen bidez.
Informazio garrantzitsua jasotzen du tresna honek, orain arte beste dokumentu batean jaso ez dena, eta, horrenbestez, oso interesgarria da elkargoarentzat, bai lanbidean hasi berri direnentzat, bai lanbidean hainbat urteko esperientzia izanik ere, orain arte jaso ez dituzten eskaerei erantzun behar dietenentzat. Elkargoaren sail teknikoan jasotako kontsulta asko ere jasotzen dira dokumentuan.
Gida, Eraikaleko orri honetan eskuragarri dago.
Iturria: COAATBIren Aldizkaria, 201 zenbakiko 4. orrialdea, Otsaila 2013