2009tik, irisgarritasuna lortzen saiatzen ari da 1940ko hamarkadako auzo honetako auzotarren batzordea, igogailu bat jarrita. Horrez gainera, aldapa bat egin da, eta eskailera mekanikoak ere jarri dira. Kaleetako mailen arteko alde handiak gaindituta, autonomia irabazi dute mugitzeko zailtasuna duten biztanleek.
Baina auzo horretako 200 etxebizitzak, gerra ostean egindako etxebizitza guztiak bezala, isolamendu termikorik gabe eraiki ziren. Debegesak (Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea), Eibarko Udalaren
lankidetzaz eta Eusko Jaurlaritzak Eibarko Udalaren bidez emandako laguntza ekonomikoari esker, 2.800.000 euroko diru-laguntza eman du proiektu horretarako, eta Osoko Birgaitze Programa bat sustatzen ari da diru horrekin.
Proiektu honi buruzko informazio gehiago, Aterpean:
Aterpean estudioak, Gaztela eta Leongo Juntaren IV. Premios Construccion Sostenible lehiaketako estatu mailako accesita lortu du ekipamendu kategorian, Larrabetzuko Bizkaiako Lurren Izpilua eraikinarengatik.
Iturria: El Diario Vasco , 2013/02/14