“Behar bezalako Arreta” deritzon Europako Parlamentuaren eta Batzordearen 2010eko urriaren 20ko 995/2010 Araudia (Europako Batasuneko 2010eko azaroaren 12ko Aldizkari Ofizialean argitaratua) Europako Batasuneko FLEGT Ekintza Planean (Legeen aplikazioa, “gobernantza” eta merkataritza) sartzen da. Ekintza Plan hori legez kanpoko zuhaitz-mozketaren eta zuretik eta zur-produktuetatik eratorritako merkataritzaren aurka borroka egiteko sortu zen. Aipatutako Araudi hori 2013ko martxoaren 3an jarriko da indarrean.
Zuraren legez kanpoko merkataritzak zura ateratzen den eskualdeentzat dituen ondorio larriez gainera (deforestazioa, gizarte-desberdintasuna, baso-gobernantzarik eza, legez kanpoko jarduerak finantzatzea, etab.), arazo bat da zuraren mende dagoen industriarentzat ere; izan ere, ez dator bat sektore horretako enpresa gehienen jarduerarekin eta gizarte-konpromisoarekin, eta merkatuak behar bezala funtzionatzea eragozten du.
Enpresek informazio-tresna bat izan dezaten, Confemadera-k Behar bezalako Arreta Sistemari buruzko web-orri bat egin du, Nekazaritzako, Elikadurako eta Ingurumeneko Ministerioak
finantzatzen duen INNORURAL deialdiaren esparruan, non enpresek aukera izango baitute Behar bezalako Arreta Sistemaren aplikazioari buruzko informazioa lortzeko.
Eraikalen, Behar bezalako Arreta betetzeko kontsulta-webgune bat sustatu du Aeim elkarteak berria jaso zen. Aeiem
Confemaderara
atxikitutako erakundeetako bat da. Confemaderaren webean enpresaki zena eman dezakete eta beraien behar bezalako arreta egiaztatu.
Iturria: Confemaderaren artikulua Efen: Verde , 2013/02/20