Pasonaren egoitza, Tokion: bulegoak eta hiriko granja

Pertsonala hornitzeko zerbitzuen alorreko Pasona Kanpoko esteka multinazional japoniarrak berritze-lan interesgarria egin du bere bulego nagusietan, Tokion. Granja bertikalen kontzeptuarekiko hurbilketa da proiektua: bederatzi solairu ditu eraikinak, eta ia 20.000 m2-ko azalera; horietatik, 4.000, landu daitekeen eremu berdea.

Bulego horien berritze-lanetan, hau guztia egin zuten: lorategi bertikaleko fatxada bikoitza, bulegoak, auditorioa, kafetegia, lorategia teilatu lauan eta, batez ere, hiriko nekazaritzako instalazioak, eraikinaren barruan , enplegatuen lan-eremuen ondoan eta publikoaren bistara. Berrehun espezietik gora dituzte landatuak (barazkiak, frutak, arroza…), eta langileek eurek biltzen eta prestatzen dituzte, eraikinean bertan jateko. Japoniako hiriko granjarik handiena (eraikin barruko granjarik handiena, alegia) da pasonaren egoitza.

Kono Designs Kanpoko esteka estudioko arkitektoek egin dute bulego-eraikin horren berritze-lana.

IS-Arquitectura-tik hartuta, Eraikalen Lehen nekazaritza-ustiategi bertikala eraikitzen hasi dira Suedian Kanpoko esteka berria jaso zen, non, erotegi bertikalen ustiapenarekin lotutakoa den BrightFarm Kanpoko esteka empresa aipatu zen, New Yorken sortua. Supermerkatuetan edo haietatik hurbil jartzeko haztegi hidroponikoak diseinatzen, finantzatzen, eraikitzen eta kudeatzen ditu, eta, hala, elikagaien hornidura-kateko denbora, distantzia eta kostuak murrizten ditu. Landaretza duten eraikinekin lotutako beste berri bat: Bosco Verticale (baso bertikala) Kanpoko esteka: Baso Bertikala bi dorrek osatzen dute; bat 80 metro luze da, eta bestea 112 metro. Milan erdigunean eraikitzen ari dira, Isola auzoaren kanpoaldean. 480 zuhaitz handi eta ertain, 250 zuhaitz txiki, estaldurarako 11.000 landare eta 5.000 zuhaixka hartzeko gaitasuna du; baso-hektarea baten baliokidea da, hain zuzen.

Iturria: IS Arquitectura Kanpoko esteka, 2013/02/22

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Proiektuak and tagged , , . Bookmark the permalink.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *