Andaluziako Juntako Sustapen eta Etxebizitza Sailak “La Ciudad Amable” programa bultzatu du, hirian esku hartzeko ereduan aldaketa sustatzeko. Azpiegitura-, garraio- eta mugikortasun-arloetan, politika jasangarriak ezarri nahi dira, eta hiriguneetan autoari lekua kendu, oinezkoen eta txirrindularien mesedetan. Birgaitze eta Arkitekturaren zuzendari nagusi Gaia Redaellik adierazi du udalak eta arkitekturako eta hirigintzako profesionalak atxiki daitezkeela, otsailaren 25etik martxoaren 25era. Redaellik dei egin die Andaluziako udal guztiei proiektuarekin bat egin dezaten. “Andaluziako hiri eta herri guztietan egin daitezke hobekuntzak hiriguneen antolaketan”, adierazi du zuzendari nagusiak.
Informazio gehiago, Andaluziako Juntako Sustapen eta Etxebizitza Sailaren “La Ciudad Amable”-ren webgunean .
Eraikalen, “Habitar 2.0: hiru kultura, auzo bakar bat” proiektua aipatu zen, Andaluziako Sustapen eta Etxebizitza Sailarena, eta auzo behartsuetan hiria berritzeko jarduera-prozesuak bultzatzea eta sendotzea du helburu, baita etxebizitzak eta eremu publikoak zaintzeko kultura sustatzea ere.
Iturria: Construible , 2013/02/28