Joan den abenduaren 28an, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako Sailburuaren 2012ko abenduaren 12ko AGINDUA
argitaratu zen. Haren bidez, enpresa sustatzaileei baimena ematen zaie kalifikazioa aldatzea eskatzeko, saldu ez diren babes ofizialeko etxebizitzak erosteko aukerarekin alokatzeko baimena izan dezaten.
Agindu horrek ematen duen aukera berriaren aurrean, SLK Sarkis-Lagunketak Viving
webgunea jarri du martxan. Han, bost kapituluko telesail baten bidez etxebizitza bat eskuratzeko modu berria aurkezteaz gain (albiste hau atera den egunean 1. kapitulua bakarrik dago ikusgai), sustapen honen xehetasun gehiago jakin ahal izango dira.
Ikuspegi berria higiezinen merkatuan: arkitektura-esperientzia bat salgai Eraikaleko berrian, luxuzko etxebizitzak saltzeko ikuspegi berria jaso da.
Etxebizitzak batera erostea: Social Shopping berrian, etxebizitzak saltzeko beste modu berri batzuk azaltzen dira.
SLK Sarkis-Lagunketa Eraikaleko webean zenbait alditan aipatu izan da.
Iturria: Eraikune , 2013/03/01