Ibiltzen den etxea, walking house

Walking House, N55 Kanpoko esteka daniar bulegoak garatutako proiektua da: bizitza nomada baketsua eukitzeko aukera ematen duen etxebizitza modularra, hiriko paisaiatik leuntasunez mugituz, ingurugiroan gutxieneko eragina edukita.

Zehaztapen teknikoak

Oinarrizko modulua:

Altuera: 3,5 metro
Zabalera: 3,5 metro
Luzera: 3,72 metro
Pisua: 1200 kg
Gehienezko abiadura: 60 metro/orduko

Eraikalen, Munduko lehenengo eraikin mugikorra, Finlandian Kanpoko esteka berria argitaratu zen. Berrian, etxebizitza modularren eraikuntzan espezializatuta dagoen Finlandiako Neapo Oy konpainiak hiru solairuko bulego-bloke mugikor bat eraiki zuela adierazi zen. Eraikinak 220 tonako pisua zuen, 33 metro luze zen, 12 metro zabal eta 12 metro garai. Gabarra batean eraman zuten. 864 metro koadroko eraikin horren egitura eraikuntza-enpresak patentatutako altzairuzko panel berezi batzuek osatzen dute. Arduradunen arabera, oso material gogorra, zurruna eta arina da, eta gainera, nahiko merkea. Antzeko hormigoizko egitura bat bost aldiz astunagoa izango litzateke gutxienez, eta, horrenbestez, ezinezkoa izango litzateke horrela garraiatzea. Finlandiako enpresak espero du teknologia hori beste herrialde batzuetara esportatzeko aukera izango duela, bereziki mugimendu sismikoak izaten diren Asiako lurraldetara; izan ere, lurrikarak jasan ditzakete altzairuzko egitura duten etxebizitza-bloke horiek.

Iturria: Noticias Arquitectura Kanpoko esteka, 2013/03/15

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in I+D Proiektuak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *