Category Archives: Azterlan sektorialak

Azterlan sektorialei buruzko dokumentuak

Smart cities liburu zuria

Pike Research-ek egin du dokumentua. Hiri adimendunak (smart cities): hiri adimendunak gure etorkizuneko etxe bihurtuko dituzten gakoak  berrian, otsailaren 4an, Madrilen, Enerlis, Ferrovial, Madrid Network eta Ernst & Young enpresek egindako Smart Cities Liburu Zuria aurkeztueko zela iragarri zen, Madrilgo … Continue reading

Posted in Azterlan sektorialak, Dokumentuak | Tagged , | Leave a comment

Nafarroako Eraikuntza Sektorearen Plan Estrategikoa. Eraikuntza Jasangarrirantz

Moderna Fundazioak , Nafarroako Eraikuntzako Lan Fundazioarekin  batera, “Nafarroako Eraikuntza Sektorearen Plan Estrategikoa: Eraikuntza Jasangarrirantz” proiektua abian jarri zuen. Ekimen hau Eraikuntza Jasangarriaren Mahai Modernoaren parte da, eta helburua da aztertzea eraikuntza-sektoreak eraikuntza-industriarantz jotzeko zer aldaketa egin behar dituen, eta haiei … Continue reading

Posted in Azterlan sektorialak, Dokumentuak | Tagged , | Leave a comment

Pike Research-en txostena. Hiri adimendunak (smart cities): hiri adimendunak gure etorkizuneko etxe bihurtuko dituzten gakoak

Txosten berri batek dioenez, hiri adimendunei (smart cities) bizia emango dieten teknologietako inbertsioa 88 mila milioi euro baino gehiago handituko da 2012-2020 denboraldian, Pike Research-ek egin dituen aurreikuspenen arabera. Hiri adimendunak garatzeko funtsezkoak diren bost «sektoreei» dagokienez aztertu du merkatua … Continue reading

Posted in Azterlan sektorialak, Dokumentuak | Tagged | Leave a comment

Etxebizitzen birgaitzea sustatzeko laguntza-plan bat eskatu du CEOEk

CEOEk argi ikusten du birgaitzeari laguntzeko neurriekin “eraikuntzako eredua, partzialki behintzat, alda daitekeela”. Ezagutu duen krisirik okerrenetako bat ari da pairatzen negozio hau. Adibidez, eraikuntza-materialen fabrikatzaileen industria osagarriko enpresetako batzuek 2008an fakturatutakoaren % 9 soilik fakturatzen dute gaur egun. Horrek … Continue reading

Posted in Azterlan sektorialak | Tagged | Leave a comment

Eraikinen energia-eraginkortasuna hobetuta enplegua sortzeko plan ausarta proposatu diote gobernuari Eraikitzaileen Gremioak eta Kataluniako Kontratisten Ganberak

Eraikitzaileen Gremioak  eta Kataluniako Kontratisten Ganberak  lehendik eraikitako eraikinetan energia-eraginkortasuna hobetzeko eta haien birgaitzea sustatzeko plan bat (PIRMEF) proposatu dio gobernuari (dokumentua argitaratu gabe zegoen berri hau argitaratu den datan). Hauek dira planaren helburuak: kalitateko enplegu egonkorra sortzea, energia-kontsumoa txikitzea … Continue reading

Posted in Azterlan sektorialak, Hausnarketak | Tagged | Leave a comment

Dokumentua, ingelesez: Eraiki dezagun. Britainia Handiko tokiko agintariek alokairuko etxeetan inbertitzea ekonomiaren hazkuntza sustatzeko

Hau da dokumentuaren jatorrizko izenburua: Lets Get Building – The case for local authority investment in rented homes to help drive economic growth. Britainia Handian etxebizitzaren arloan liderrak diren bost erakundek Gobernuari eskatu diote udalei baimena eman diezaiela bost urtean … Continue reading

Posted in Azterlan sektorialak, Dokumentuak | Tagged , | Leave a comment

EAEko eraikuntza-enpresen egoeraren mapa, 2012ko ekainan

Eraikalen garatutako egoera-maparen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntzaren sektoreko enpresen ikuspegia ematea, kalitatea kudeatzeko sistemen ezarpenarekin, ingurumenarekin, laneko arriskuen prebentzioarekin, ekodiseinuarekin eta I+G+b kudeaketa-sistemekin erlazioan, eta horietan guztietan izandako bilakaera erakusten da. Bestalde, kontuan hartuta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri … Continue reading

Posted in Azterlan sektorialak, Dokumentuak | Tagged , , , | Leave a comment

2012ko Ascobi Txostenaren aurrerapena

2012ko lehen seihilekoan 1.386 etxebizitza soilik hasi dira eraikitzen. Iazko kopuruarekiko % 31ko beherakada egon da, eta batez ere merkatu babestuari (401) eragin dio, hura % 50 jaitsi baita. Jarduera pribatuak hobeto eusten dio egoerari, baina kopuruak txikiak dira (985 … Continue reading

Posted in Azterlan sektorialak, Dokumentuak | Tagged , | Leave a comment

Txostena, ingelesez: Ikasle-egoitzak: aktibo globalen mota berria

Dokumentuaren jatorrizko izenburua: Student housing: a new global asset class. Jones Lang Lasalle higiezinen nazio arteko aholkularitzak egindako azken txostenak jasotzen duen moduan, inbertsio-kategoria nabarmena hartu du azken hamarkadan ikasle-egoitzen merkatua nazioartean, eta geroz eta interes handiagoa piztu inbertitzaile, sustatzaile … Continue reading

Posted in Azterlan sektorialak, Dokumentuak | Tagged | Leave a comment

2012ko bigarren hiruhilekoan eraikuntza sektoreak izandako bilakaerari buruzko CNC-ren txostena

CNCk, Eraikuntzaren Nazio Konfederazioak, eraikuntza sektoreak 2012ko bigarren hiruhilekoan izandako bilakaeraren txostena aurkeztu du, zeinetan gaur egungo egoeraren ikuspegi orokorra eta eraikuntza-sektorearen joera nagusiak jasotzen baitira. Ikerlana egiteko aldagai ekonomiko-finantzarioen multzoa aztertu dute, eskaera eta eskaintza arlokoa. Txostena aldagaien aukera … Continue reading

Posted in Azterlan sektorialak, Dokumentuak | Tagged | Leave a comment