Category Archives: Hausnarketak

LentSpace. Eraiki ezin badugu, zergatik ez utzi orubea beste zerbaitetarako erabiltzen?

Manu Fernándezen iritzi-artikulua, Ciudades a Escala Humana-n . Manu Fernándezek hirigintza moldagarriaren ideia azaltzeko  erabiltzen du kasu hau, eta, bereziki, orubeen jabe edo sustatzaile pribatuek eraikitzeko aukera izan ez duten orubeei aldi baterako erabilerak emateko interesa izan dezaketela nabarmentzeko. Ziur aski, … Continue reading

Posted in Hausnarketak | Tagged , , | Leave a comment

Etxebizitza sozialak berregituratzen Herbehereetan. Europarei-ren kasua, Uithoorn

2007an, 40 auzoko zerrenda bat argitaratu zuen Herbehereetako gobernuak, eta krachtwijken izena eman zien. Auzoak arazo sozialengatik aukeratu ziren. Helburua zen haien arazoak eta bizilagunen egoera ekonomiko-soziala, auzoaren segurtasuna eta bizigarritasuna hobetzea 8-10 urteko epean. Ordutik, auzo askotan erabili da … Continue reading

Posted in Hausnarketak | Tagged , | Leave a comment

Bizilagunen erkidegoko etxeko teknikariaren irudia

Artikulu honetan, eraikinen mantentze-lanetarako etxeko teknikariaren irudia jasotzen da. Teknikariak erkidegoko administratzailearekin lan egingo luke. Artikulu hau Francisco Rey Muñozek  idatzi zuen 2012ko abenduaren 26an (asteazkena) Tecnifican . On line plataforma hori Espainiako geografia osora zabaltzen da, eta haren helburua da … Continue reading

Posted in Hausnarketak, Zerbitzu berriak | Tagged | Leave a comment

Eraikinen energia-eraginkortasuna hobetuta enplegua sortzeko plan ausarta proposatu diote gobernuari Eraikitzaileen Gremioak eta Kataluniako Kontratisten Ganberak

Eraikitzaileen Gremioak  eta Kataluniako Kontratisten Ganberak  lehendik eraikitako eraikinetan energia-eraginkortasuna hobetzeko eta haien birgaitzea sustatzeko plan bat (PIRMEF) proposatu dio gobernuari (dokumentua argitaratu gabe zegoen berri hau argitaratu den datan). Hauek dira planaren helburuak: kalitateko enplegu egonkorra sortzea, energia-kontsumoa txikitzea … Continue reading

Posted in Azterlan sektorialak, Hausnarketak | Tagged | Leave a comment

A3e-ren eta AECren “Eraikuntzako energia-ikuskatzailea” eta “Eraikuntzako energia-ikuskatzaile burua” tituluak

Lehendik dauden eraikinen kasuan, eta eraikinen energia-eraginkortasuna ziurtatzeko oinarrizko prozedura onartzen duen Errege Dekretuaren Proiektuaren arabera , teknikari ziurtatzaile izan nahi dutenek eraikuntza-proiektuak egiteko edo obrak zuzendu eta gauzatzeko gaitzen dituen titulazio akademiko eta profesionala izan behar dute, Eraikuntzen Ordenazioari buruzko … Continue reading

Posted in Eraketa, Hausnarketak | Tagged , , | Leave a comment

Birgaitzeari buruzko estatu-mailako eztabaida bat egiteko prestatzen ari da Frantzia

“Bâtiment Durable” (eraikuntza jasangarria) frantziar plana birgaitze energetikoari buruzko estatu-mailako eztabaida bat prestatzen ari da. 2012ko irailaren 14an eta 15ean egindako batzarrean, Frantziako Errepublikaren Presidenteak eta Frantziako Lehen Ministroak herrialdeko eraikinen energia-eraginkortasuna hobetzeko plan bat diseinatzea adostu zuten, urtean milioi … Continue reading

Posted in Eraginkortasun energetikoa, Hausnarketak, Legegintza, Praktika Onak | Tagged | Leave a comment

Croxley Construcciones eraikuntza-enpresaren negozio-eredua

Crosxley Construcciones  Bartzelonako eraikuntza-enpresak balio-analisian oinarritutako eraikuntza adimenduna izenez ezagutzen den negozio-eredua garatu du. Proiektuaren eragileen artean lankidetza-giroa sortzean datza, bezeroaren beharren programa oinarritzat hartuta. Balio-proposamen hori amaierako bezeroari nahiz proiektuaren egilea den arkitektoari zuzendua dago, eta haien artean erlazionatutako … Continue reading

Posted in Enpresa informazioa, Hausnarketak, Zerbitzu berriak | Tagged , | Leave a comment

Lehendik eginda dauden eraikinen energia-ziurtagiriaren prezioa kalkulatzea

Eraikalen, 47/2007 Errege Dekretuaren eta Lehendik dauden Eraikinen Efizientzia Energetikoaren Ziurtapenari buruzko Errege Dekretuaren Proiektuaren arteko testu bateratu  berria argitaratu zen. 2013ko urtarriletik aurrera alokatzen edo saltzen diren etxebizitza guztiei lehendik dauden eraikinen eraginkortasun energetikoaren ziurtapena edukitzea nahitaezkoa izango zaie, … Continue reading

Posted in Hausnarketak, Legegintza, Zerbitzu berriak, Zerbitzuak (web) | Tagged , | Leave a comment

Eraikuntza proiektuen irisgarritasun-eskakizunei buruzko araudia

EKTren azken aldaketaren  ondorioz, irisgarritasunari buruzko eskakizunek balio handia hartu dute diseinuan eta birgaitzean, eta, aldi berean, balio gehigarria ematen diete gure eraikinei. Oscar Redondoren esanean —arkitektoa eta Irisgarritasun Unibertsaleko irakaslea da Eraikuntzaren Lan Fundazioan—, “irisgarritasunari dagokion egungo araudi-esparruaren konplexutasunari … Continue reading

Posted in Hausnarketak, Legegintza | Tagged , | Leave a comment

Oniritzirik eta egiaztapenik gabeko telekomunikazio-proiektuak

Orain jakin berri da Auzitegi Gorenaren 2012ko urriaren 9ko epaia . Bereziki interesgarriak dira zuzenbideko laugarren eta bosgarren oinarriak. Gogoan izan Omnibus Legearen ondorioz kendu egin zela eraikinetan telekomunikazio-azpiegitura komunak egiteko proiektuetarako oniritzia. 2011ko martxoaren 11n, Gobernuak eraikinetako barnealdean telekomunikazio-zerbitzuetarako sarbidea … Continue reading

Posted in Hausnarketak, Legegintza | Tagged , | Leave a comment