Category Archives: Patenteak

Autokonpontzeko gai den biozimendua

Delft Technical University-ko  ikertzaileek (Holanda) zimendu-mota berri bat asmatu dute, pitzatuz edo hautsiz gero autokonpondu egiten dena. Zimenduaren nahasketak dituen bakterioek, urarekin kontaktuan jartzean, kareharria sortzen dute, eta kareharri horrek modu naturalean betetzen du edozein pitzadura. Autokonpondu daitekeen materialak bakterioen … Continue reading

Posted in Patenteak, Produktu berriak | Tagged , , | Leave a comment

Etxaurreetako itxitura-panelak fabrikatzeko konexio-sistema

CHRYSO®Flexo jartzea CHRYSO®Flexo isolamendua jartzea CHRYSO Aditivos  enpresak etxaurreetako itxitura-panelak fabrikatzeko konexio-sistema bat garatu du, eraikinen eraginkortasun energetikoa hobetzen laguntzen duena. CHRYSO®Flexo  du izena konexio-sistema berriak, eta sandwich motako hormigoizko panel aurrefabrikatuak fabrikatzeko berariaz diseinatuta eta pentsatuta dago, isolamendu akustikorako … Continue reading

Posted in Patenteak | Tagged , | Leave a comment

Neguan beroa eta udan hotza atxikitzen duten hormak patentatu dituzte

Valladolideko Unibertsitateko Tomás González arkitektoak eta Pedro Retortillo ingeniariak berokuntza- eta hozkuntza-sistema aktiboak fase-aldaketako edo PCM materialekin (ingelesez: Phase Change Materials) konbinatuta berekin dituzten eraikuntzarako panel batzuk patentatu dituzte. Ikertzaileek adierazi dutenez, produktu horiek “kanpoko tenperaturaren arabera beroa xurgatzen nahiz … Continue reading

Posted in Patenteak | Tagged , , , | Leave a comment

PCT patentea argitaratu da: “Modulu fotovoltaikoa errezel-hormetarako”

“Modulu fotovoltaikoak errezel-hormetarako, eta modulu fotovoltaiko horiek dituen errezel-horma” patentearen nazioarteko argitalpen-zenbakia: WO2012/089883 A2. Jabetza Intelektualaren Mundu Erakundeak emana. Patente horrek eraikuntzako fatxadetan modulu fotovoltaikoak txertatzeko errezel-sistema bat jasotzen du. Asmakari horrek eraikinen fatxadetan energia baliatzeko sistemak instalatzea errazten du, … Continue reading

Posted in Patenteak | Tagged , | Leave a comment

Superwindows, isolamendu handiko leihoak. Zenbait polimero-geruza, eta, barruan, gasa

Espazio erosoak izateko, eta, ahal den heinean, argiztapenaren gastua murrizteko, leihoak behar ditu arkitekturak. Baina gure eraikina energetikoki eraginkorra izatea nahi badugu, ezinbestekoa da eraikinak izan ditzakeen bero-galerak/-irabaziak erabat kontrolatzea. Hormetan isolamendu ona izatea garrantzitsua den moduan, leiho onak behar … Continue reading

Posted in Patenteak, Produktu berriak | Tagged , | Leave a comment

QuaDror: eraikuntza-sistema tolesgarria

Egiturazko euskarri-sistema bat da, eta joko geometriko baten bidez, diseinu-aukera ugari sortzen ditu; gainera, zenbait espazio-baldintza eta -osaeratara egokitu daiteke. Sistema geometrikoa L formako lau pieza berdinetan oinarritzen da; meheak badira, asto moduko egitura bat lortzen da, eta lodiak badira, … Continue reading

Posted in Patenteak, Produktu berriak | Tagged , | Leave a comment

Igeltsuaren antzeko itxura duten panelak, energia termikoa biltegiratzeko gai direnak

Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko (UPM) ikertzaile-talde batek garatu eta patentatu ditu. Panelek, estrategia pasiboekin batera (eguzkimendua edo aireztapen naturala, adibidez), % 40raino murrizten dute eraikinen energia-kontsumoa. UPMko Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko Eraikuntza eta Teknologia Arkitektonikoak ikerketa-taldea  paneletan fase-aldaketako materialak edo PCM … Continue reading

Posted in Patenteak, Produktu berriak | Tagged , , | Leave a comment

Arkitekturako patentea: kirol-eremuetan euri-ura biltzeko sistema, herrialde azpigaratuetan erabiltzeko

Atopia researchek (Princeton University School of Architecturen dagoen irabazi-asmorik gabeko erakundeak) Pitch Afrika  patentatu du. Futbolarekin erlazionatutako ingurune publikoen eraikuntza eta euri-ura biltzeko sistemak elkartzen dituen irtenbide interesgarri bat da, Afrikan dagoen ur-eskasiaren arazo larria konpontzeko helburua duena. Estadioek ura … Continue reading

Posted in Patenteak | Tagged | Leave a comment

Sumendi-errautsekin egindako adreiluak

Zientzialari argentinar batzuek Txileko Caulle-Puyehue kordoi bolkanikoko errautsekin egindako adreilu bat asmatu zuten, etxebizitzak eraikitzeko egokia zena. Errauts horiek Argentinako Patagoniako mendebaldeko eskualdearen zati bat azpian harrapatu zuten duela ia urtebete. “Etxebizitza duinik gabeko jendeak kezkatzen gintuen. Errauts-kantitate handi hura … Continue reading

Posted in Patenteak, Produktu berriak | Tagged , , | Leave a comment

Eko-hodia

Insoo Park korear arkitektoak, egoitza Seulen duen PARKiz bulegoko buruak, patente bat aurkeztu du, eraikinetako instalazio-hodiak komunikazio-guneen barnealdera airea eta argi naturala ekartzeko aukera bihurtzeko. Eraikin garaiek kanpoaldeko gunearen zatirik handiena hartzen dutenez, eraikinaren erdigunearen inguruak gutxieneko baldintzak izaten ditu. … Continue reading

Posted in Eraginkortasun energetikoa, Patenteak | Tagged | Leave a comment