Tag Archives: Birgaitzea

Plentziako Udalak hiriaren % 40 berritzeko plan bat diseinatu du; 16 milioi euroko inbertsioa eskatuko du, eta zortzi urte iraungo du

Plentziako hirigune historikoa kulturagune bihurtzea eta herriko ingurune naturala aisialdirako leku, horra kostaldeko herri honetako udalaren birgaitze-proiektu berriaren helburuetako bat. Birgaitze-proiektu integrala da, non hirigunean, irisgarritasunean eta hiri- zein zerbitzu-azpiegituretan ere egingo diren hobekuntzak. Horren guztiaren helburua, berriz, hau da: … Continue reading

Posted in Proiektuak | Tagged , , , | Leave a comment

Makatzena birgaitzeko plana (Arrasate)

Arrasateko Makatzena auzoa eraberritu egingo dute; hartara, etxebizitzetako hezetasun-arazoak konponduko dira, eta sarbide-baldintzak hobetuko. Kostu handiko obra horri aurre egiteko (3,6 milioi euro inguruko kostua izango du), Eusko Jaurlaritzak 1.815.000 euroko laguntza bat eman du, etxebizitza-eraikinak eraberritzeko planaren bitartez. Makatzena … Continue reading

Posted in Praktika Onak, Proiektuak | Tagged , , , | Leave a comment

Mogel auzoaren (Eibar) osoko birgaitzeari martxoan ekingo zaio, eta bizilagun gehienen babesa du

2009tik, irisgarritasuna lortzen saiatzen ari da 1940ko hamarkadako auzo honetako auzotarren batzordea, igogailu bat jarrita. Horrez gainera, aldapa bat egin da, eta eskailera mekanikoak ere jarri dira. Kaleetako mailen arteko alde handiak gaindituta, autonomia irabazi dute mugitzeko zailtasuna duten biztanleek. … Continue reading

Posted in Praktika Onak, Proiektuak | Tagged , , , | Leave a comment

Doktoretza-tesia: “Etxebizitza-erabilerako arkitekturaren eraikuntza Gipuzkoan, desarrollismoaren garaian”

Egilea Iñigo Lizundia (inigo.lizundia@ehu.es) da, EHUko Arkitektura Eskolako irakaslea. Post hau argitaratzean, tesia ez dago eskuragarri, ezta tesien estatuko datu-basean ere. Artekak, pitzadurak eta fatxada-zatiak erortzea dira denborak oso tratu ona eman ez dien Euskadiko milaka eraikinen gaitzak. Aurreko mendeko … Continue reading

Posted in Doktore Tesiak | Tagged , , | Leave a comment

Santanderren egindako Hiri Habitataren Energia Diagnostikorako Programako (PDEHU) ekintzen emaitza-aurkezpena

PDEHUa: hiri-habitatarenenergia-diagnostikorako programa  Eraikaleko berrian azaltzen zenez, La Casa que Ahorra fundazioak abiarazi zuen, hiritarrak informatzeko eta haien kontzientzia pizteko etxebizitza-parkearen eraginkortasun ezak dakartzan energia- eta ingurumen-arazoei buruz, bai eta arazo horiek aukera bikainean bihurtzeko neurri eraginkorrenei buruz ere. Ikerketa … Continue reading

Posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa, I+D Proiektuak | Tagged , , , , , | Leave a comment

Birgaitzearen Kalitatearen Profila Proiektuaren Gida

Valentziako Eraikuntza Institutuak  egindako dokumentu honetan, etxebizitza-eraikinen birgaitzea ebaluatzeko arau teknikoak jasotzen dira, Birgaitzearen Kalitatearen Profila bereizgarria lortzeko. Borondatezkoa da bereizgarria, eta birgaitutako eraikinen kalitatea neurtzen du, ingurune fisikorako sarrera, energia-aurrezkia eta natura-baliabideen erabilera jasangarria kontuan izanik.

Posted in Dokumentuak, Zigiluak | Tagged , , | Leave a comment

Instalazio elektrikoaren nahitaezko ikuskapen berria Madrilgo Erkidegoan

Madrilgo Erkidegoak 2013ko irailaren 18ra arteko epea eman du 25 etxebizitza baino gehiagoko eraikinetan haien instalazio elektrikoa berrikusteko haien legeztatzea 2003 baino lehenagokoa bada. 2012ko abuztuaren 2an Madrilgo Erkidegoko Aldizkari Ofizialean argitaratutako ebazpenean  ikus daiteke zein bizilagun-komunitateri eragiten dieten ikuskapen … Continue reading

Posted in Legegintza | Tagged , , , | Leave a comment

Dokumentua: “Birgaitze energetikorako irtenbideak. Garapen ekonomikorako eta enplegu berderako aukerak Extremaduran”

Dokumentu hori Ingurumen Zientzien Elkarteak (ACA ) egin du, REPEX  proiektuan. Europako Gizarte Funtsak  ere finantzatu du, Biodiversidad  fundazioaren Enplegu Berdea  programaren bidez, eta La Casa que Ahorra  fundazioaren laguntza izan du. Ingurumen Zientzien Elkartearen webgunean  eska daiteke dokumentua. Estatuko eta … Continue reading

Posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa | Tagged , | Leave a comment

Etxebizitzetarako VERDE RH tresnak ingurumen-jasangarritasuna hobetu nahi duten etxebizitza kolektiboak dituzten eraikinen birgaitzea errazten du

Green Building Council Españak (GBCe ) garatu du VERDE RH tresna, Espainiako Sustapen Ministerioaren Arkitektura, Etxebizitza eta Lurzorua saileko zuzendaritza orokorrak hala eskatuta. GBCe tresna garatzeko, beren teknikarien eta jasangarritasunean eta energia-eraginkortasunean adituak diren d-fine  eta Efitectura  enpresen lankidetza izan dute. … Continue reading

Posted in Gidariak eta erremintak | Tagged | Leave a comment

ANERRek eraikin baten birgaitze energetikoaren proiektu erreal eta erakusgarri bat jarri du abian Madrilen

Birgaitze- eta berritze-enpresen elkarte nazionalak (Asociación Nacional de Empresas de Rehabilitación y Reformas, ANERR ) PREI proiektua  ( Piloto de Rehabilitación Energética Integral) jarri du abian. Horren bidez hau lortu nahi du: Eraikin baten birgaitze osoan energia-eraginkortasuna zenbateraino alda daitekeen eta … Continue reading

Posted in Eraginkortasun energetikoa, Proiektuak | Tagged , | Leave a comment